LIBURU EGUNA 2014

DSC01535

Dakizuen bezala, apirilaren 23an Nazioarteko Liburu Eguna ospatzen da. Aurten, egun horretan oporretan gaudenez, eskolan apirilaren 16an ospatu genuen, horretarako ekintza desberdinak eraman genituelarik aurrera:

Hasteko, eskola guztia Kultur Etxera joan ginen, eta bertan Estitxu Mentaberri aktoreak prestatutako aurkezpena ikusteko aukera izan genuen. Horren ondotik, 3. zikloko ikasleek prestatutako ingelesezko bi antzerki ikusi genituen.

Eskolara bueltatu ginen gero, eta jolasgaraiaren ondotik, hauendienek (2. eta 3. ziklokoek), Fernando Morillo idazlearen hitzaldia entzun zuten bitartean, txikieken (HH eta 1. ziklokoek), 3 talde desberdinetan banaturik, Egoitz, Joserra eta Amaiak kontatutako ipuinak entzuteko aukera izan zuten.

ARGAZKIAK

 

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*