Proiektu Dokumental Integratua: AFRIKA

Aste Santuko oporretatik bueltan 6. mailako ikasleak proiektu berri baten aurkezpenarekin harrituta utzi gaituzte. Proiektuaren helburuak eta asmoak bi ardatz nagusitan banatu dituzte: alde batetik, Afrikako hainbat herrialde, animali, ohitura, etnia … aurkeztu dituzte; bestetik, ikerkuntzarekin lotuta, maketak eta jantziak, txokoak eta hainbat ohitura eskainiz, giroketa ederra lortu dute.

Uztarketa honetan, edukiak eta ikerkuntza prozedurak alegia, kanpotik ikusita honako helburuak ederki lortu dituztela antzeman daiteke:

  1. Ikasleen motibazioa, errendimendua, interesa, gogoa, parte hartzea …
  2. Ikasleek jasotakoa, ikasitakoa, zekitenarekiko loturak …
  3. Programazioan (edota curriculumean) jasotzen denarekiko loturak eta erlazioak.
  4. Irakaslearen papera, funtzioa, jokaera, …
  5. Denbora, espazioa eta bestelako baliabideen erabilera (IKT, liburutegia, testu liburuak …)

Harro egon daitezke egindako lanarengatik. Gora Afrika!!

DSCF2442

ARGAZKIAK

 

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*