ALDIZKARIEN TXOKOA ETA LIBURUEN KUTXA IBILTARIAK

Aste honetan jaso ditugu Lekarozko ILZ-tik liburuz betetako hiru kutxa eta gure eskolan egonen dira Aste Santuko oporrak arte. Euskaraz eta gazteleraz idatzitako liburuak dira, eta adin guztietarako tituluak aurki daitezke. Hirugarren solairuan jarri ditugu ikusgai (eskailerak bukatzen diren tokian) eta guztiak maileguan har daitezke.

Esta semana hemos recibido tres cajas llenas de libros del CAP de Lekaroz, que se quedarán en nuestra escuela hasta las vacaciones de Semana Santa. Son libros en euskara y castellano, y se pueden encontrar títulos para todas las edades. Los hemos expuesto en el tercer piso de la escuela (donde se acaban las escalereas) y todos ellos se pueden llevar prestados a casa.

P1070385 P1070387

 

 

 

 

 

Bertze aldetik, eskolako liburutegian bertan, aldizkarien txokoa sortu dugu. Bertan aurkituko dituzue honako hauek: “Xiri-Miri”, “Irria”, “Ttipi-Ttapa”, “Hik Hasi” eta “Cuadernos de Pedagogía”.

Por otra parte, en la biblioteca de la escuela hemos creado un nuevo espacio donde podréis encontrar diferentes revistas: “Xiri-Miri”, “Irria”, “Ttipi- Ttapa”, “Hik Hasi” y “Cuadernos de Pedagogía”

P1070389

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Habemus Proiektum

LH - 4. maila

Bazen garaia! Azkenean, 4. Mailako neska mutilak azken egun hauetan proiektu batean murgilduta sumatu ditugu. Aurpegietan nabari dute saltsan ari direla, motibatuta dabiltzala ez ohiko lan batekin. Liburutegiko lan taldetik animatu nahi ditugu euren lanarekin aurrera segitzera baita horretan dabiltzan irakasleei ere.

Entzun dugu, bestalde, “Esku Beltz” izeneko talde klandestino batek lana zaildu nahi diela. Liburutegikoak zeintzuk diren asmatzen saiatuko gara baina bitartean, kasu egin beharko diezue, ezbaitakigu zer egiteko kapazak diren!

Gora laugarren mailakoak, jontxo!!!!

 

¡Ya era hora! Estos días estamos notando un ajetreo algo inusual en los chicos y chicas de cuarto curso de EP. Se les nota en la cara que tienen algo entre manos, una actividad inusual que les motiva especialmente. Desde el grupo de la biblioteca les queremos animar a que sigan con su trabajo; también, cómo no, a las profesoras implicadas.

Además, hemos notado un grupo clandestino denominado “Esku Beltz” que les quiere molestar en su trabajo. Desde la biblioteca haremos nuestras pesquisas para descubrir quién o quiénes son, pero os recomendamos que les hagáis caso porque no sabemos de qué son capaces.

Aupa los y las de cuarto, jontxo!!!!

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Ikasturte berria

009

 


Kaixo denori eta ongi etorriak ikasturte berri honetara

Azken urte hauetan jarraitu ditugun lan ildoak berritzeko Ricardo Baroja IPko liburutegiko lan taldean aritzen garenak prest gaituzue bertze behin ere. Lan ildo hauek hiru zutabetan oinarritzen dira: liburutegiaren kudeaketa, ikasketetarako tresna laguntzaile gisa eta liburutegia harremanetarako eta lanerako ingurune gisa. Azken zutabe honetan, azken boladan ama  batzuen laguntza izan dugu: astean ordu batzutan liburutegia eskola orduz kanpo irekita mantendu ahal izatea oso tresna baliogarri suertatu da ikasleen arteko ezberdintasun sozio ekonomiko kulturalak ekiditeko, haien eskura jartzen baititu bertan dauden baliabide guztiak. Bihotzez eskertu nahi dugu  laguntza hori eta era berean, elkarlanean jarraitu ahal izateko itxaropena azaldu nahi dizuegu.

Amaitzeko, irakurketa, idazketa eta informazioaren trataera egokia sustatzen duten ingurua eta giroa nahi baditugu, baliabide zentroa (liburutegia) ongi hornitzeko eta kudeaketa egokia izateko kontzientzia hartu behar dugu. Inguruan traba bertzerik ez bada ere, horretan saiatuko gara dudarik gabe …

Besarkada estu bat.

Hola a todos y a todas y bienvenidos a este nuevo curso escolar.

Desde el grupo de la biblioteca de Ricardo Baroja IP estamos en marcha  otro curso más para actualizar las dinámicas de trabajo seguidas los últimos años. Estas dinámicas se estructuran en tres aspectos a mencionar: la biblioteca como estructura de gestión, la biblioteca como agente instrumento de mediación y formación y la biblioteca como entorno social y relacional. Es en el último aspecto en el que hemos mantenido una estrecha colaboración con algunas madres que de manera voluntaria han ayudado a su desarrollo: el poder mantener la biblioteca en funcionamiento durante unas horas semanales fuera del horario escolar, la convierte en una potente herramienta contra cualquier posible discriminación de tipo socio económico al poner al alcance de alumnos y alumnas los recursos que contiene. Mostrar por ello nuestro mas profundo agradecimiento y esperar poder seguir continuando con esta colaboración

Para terminar, si queremos generar ambientes que promuevan el gusto por la lectura, la escritura y el tratamiento y uso apropiado de la información, es preciso tomar conciencia de la necesidad de un centro de recursos (biblioteca) bien dotado y gestionado. Y a pesar de la que está cayendo, en eso estamos.

Un abrazo.

 

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

KRIPTA – 5. mailakoen proiektua

Motibazioa sustatu, hezkuntzaren kalitatea bermatu, kanpo ebaluaketaren emaitzak hobetu … Hain da erraza honen inguruko teorizazioak egitea! Hain da zaila, era berean, pertsonak aintzat hartu gabe ikasturte hasierako aginduak (egokitutako ikuskariaren ahotan gehienetan) gauzatzea!!!

Nahiz eta gero eta baliabide gutxiago izan gure jarduera Aurrera eramateko, eskerrak gure ikasleek batzuetan honelako galderak plazaratzen dituztela: zer da kripta?

Une magikoa piztu egiten da, argia izpiak nondik norakoak erakusten hasten dira beste dimentsio batera eramango gaituena; egoera hauek garatuko dira soilik pertsonen arteko harremanak ematen badira, elkarlana eta taldeko sentimendua martxan jartzen badira.

Halako batean, ereduak hankaz gora jartzen dira eta ez da irakaslea ikasleak motibatu, kudeatu eta hobetzeko bidean jarri behar dituena; ikasleak dira orain irakaslearen motibazioa, inplikazioa, sustatzea eta bermeak eskatzen dituztenak.

Jontxo! Eta orain nola azalduko diot hau guztia administrazioaren ordezkariari? Alperrik da, ziurrenik bere kezka iturri bakarra kanpo ebaluaketaren emaitzak izango dira.

Beraz, guk gureari ekingo diogu; ea disfrutatzen uzten diguten gure ikasleekin denon artean ikasten eta pertsona hobek izaten jarraitzen dugun bitartean.

Egin klik irudiaren gainean bideoa ikusteko.

Haz klik encima de la imagen para ver el vídeo-

Sin título

 

Promover la motivación, garantizar la calidad de la enseñanza, mejora de resultados de las evaluaciones externas … Qué “fácil” es teorizar y cuánto cuesta aplicar eso que de manera impersonal se pide en las instrucciones de comienzo de curso o en boca del inspector de turno. Menos mal que, aunque parece que vamos a seguir perdiendo recursos de todo tipo, a veces nuestros alumnos y alumnas nos abren el camino con preguntas del tipo: ¿qué es una cripta? Entonces se produce la magia, se empiezan a encender luces, visualizas el camino y comienza otra dimensión que sólo mediante las relaciones personales, el trabajo conjunto y el sentimiento de grupo se puede producir.

Y de repente, notas que los modelos se intercambian y ya no es la profesora la que debe motivar, garantizar y mejorar a sus alumnas y alumnos sino que éstos han producido que el/la profe se implique, se motive, garantice y promueva.

Y ahora ¿cómo le explico todo esto al representante administrativo de turno? Es igual, seguramente sólo se interesará por los resultados de alguna evaluación externa al uso.

Nosotras y nosotros a lo nuestro; que nos dejen disfrutar con nuestros alumnos mientras seguimos aprendiendo unos de otros e intentamos ser día a día mejores personas.

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Proiektu Dokumental Integratua: AFRIKA

Aste Santuko oporretatik bueltan 6. mailako ikasleak proiektu berri baten aurkezpenarekin harrituta utzi gaituzte. Proiektuaren helburuak eta asmoak bi ardatz nagusitan banatu dituzte: alde batetik, Afrikako hainbat herrialde, animali, ohitura, etnia … aurkeztu dituzte; bestetik, ikerkuntzarekin lotuta, maketak eta jantziak, txokoak eta hainbat ohitura eskainiz, giroketa ederra lortu dute.

Uztarketa honetan, edukiak eta ikerkuntza prozedurak alegia, kanpotik ikusita honako helburuak ederki lortu dituztela antzeman daiteke:

  1. Ikasleen motibazioa, errendimendua, interesa, gogoa, parte hartzea …
  2. Ikasleek jasotakoa, ikasitakoa, zekitenarekiko loturak …
  3. Programazioan (edota curriculumean) jasotzen denarekiko loturak eta erlazioak.
  4. Irakaslearen papera, funtzioa, jokaera, …
  5. Denbora, espazioa eta bestelako baliabideen erabilera (IKT, liburutegia, testu liburuak …)

Harro egon daitezke egindako lanarengatik. Gora Afrika!!

DSCF2442

ARGAZKIAK

 

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

LIBURU EGUNA 2014

DSC01535

Dakizuen bezala, apirilaren 23an Nazioarteko Liburu Eguna ospatzen da. Aurten, egun horretan oporretan gaudenez, eskolan apirilaren 16an ospatu genuen, horretarako ekintza desberdinak eraman genituelarik aurrera:

Hasteko, eskola guztia Kultur Etxera joan ginen, eta bertan Estitxu Mentaberri aktoreak prestatutako aurkezpena ikusteko aukera izan genuen. Horren ondotik, 3. zikloko ikasleek prestatutako ingelesezko bi antzerki ikusi genituen.

Eskolara bueltatu ginen gero, eta jolasgaraiaren ondotik, hauendienek (2. eta 3. ziklokoek), Fernando Morillo idazlearen hitzaldia entzun zuten bitartean, txikieken (HH eta 1. ziklokoek), 3 talde desberdinetan banaturik, Egoitz, Joserra eta Amaiak kontatutako ipuinak entzuteko aukera izan zuten.

ARGAZKIAK

 

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

BERRIKUNTZAK LIBURUTEGIAN / NOVEDADES EN LA BIBLIOTECA

Bidalketa berri honen bidez, liburutegian erosi ditugun zenbait dokumentuen berri eman nahi dizuegu, jadanik guztien esku daudenak:

P1060300Horretaz gain, DVD pila bat ere prestatu ditugu, euskarazko pelikulekin, hemendik aurrera maileguan etxera eraman ahal izango direnak:

P1060297Bertze aldetik, aipatu nahi dizuegu ere, eskuineko zutabean, loturen bidez, eskolako Irakurketa-Idazketa-Ikerketa plana kontsultatu dezakezuela, eta baita eskolako liburutegiko katalogoa.

Bukatzeko, legalak, euskaraz eta dohan edo hagitz merke jaisten ahal diren zenbait Ebook-en berri eman nahi dizuegu. Hemen dituzue:

Susa argitaletxea (dohan)

https://susa-literatura.com/ebook/

 

Mediante esta nueva entrada os queremos informar de los nuevos libros que hemos adquirido y de los DVDs con películas en euskara que hemos preparado y que también se pueden llevar prestados a casa a partir de este momento.

Por otra parte, en la columna de la derecha,  ya podéis tener acceso tanto al catálogo de nuestra biblioteca como al plan de lectura-escritura-investigación de la escuela

Para terminar os informamos sobre Ebook-s en euskara que podéis descargar gratis o a muy bajo precio y de forma legal.

 

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

HERRIKO LIBURUTEGIRA BISITA

 

DSCN3676

Duela egun batzuk, 2. mailako ikasleak herriko liburutegira bisita egin dute. Bertan, Beatriz liburuzainari elkarrizketa egin zioten. Hona hemen galderak eta erantzunak:

1.Zenbat urte badituzu lanean?

-Hamabi urte daramazkit lanean.

 2.Zenbat liburu irakurri dituzu?

-Aunitz liburu irakurri ditut eta orain ingelesez eta frantzesez irakurtzen ditut.

 3.Zenbat liburu daude liburutegian?

-15.000 liburu daude.

 4.Zenbat urte behar dira ikasketetan liburu zaina izateko?

-Hiru urte behar dira baina nik gehiago, nik zuzenbidea ikasi nuen.

 5.Zein da liburutegi honetako libururik zaharrena?

– Zaharrena 1.780 urtekoa da.

6.Zenbat urtekin hasi zinen lanean?

-27 urtekin hasi nitzen.

7.Zein da zure liburu faboritoa?

-Jane Eyre da nire gustoko bat.

 8.Astean zenbat egun lan egiten duzu?

-Astean 5 egun egiten ditut lan.

2. mailako ikasleak

ARGAZKIAK

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

6. elkar Ilustrazio eta Ipuin lehiaketa

Kaixo guraso eta ikasle preziatu horiek.

Eskolako Liburutegitik (EL/CREAL) azken proposamen honen berri ematera gatoz: Ilustrazio eta Ipuin lehiaketa honetan parte har dezagun. Txikienek, HHtik LHko 4 maila arte Alaine Agirrek idatzitako “letra txarra daukat, eta zer?” ipuin laburra ilustratu beharko dute. HHkoek entzuteko aukera ere izango dute hemen klikatuz: IPUINA 

5. eta 6. mailakoek berriz, Iban Barrenetxeak egindako ilustrazioarekin (ILUSTRAZIOA) ipuin bat osatu beharko dute orri alde bakar batean.

Informazio gehiago lortzeko, hona hemen lehiaketaren oinarriak: OINARRIAK

ilustrazio2013

 

 

 

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

LIBURU GOMENDAGARRIAK

Datozen Eguberriei begira, azpiko loturan klik eginez zenbait gomendio aurkituko dituzue euskaraz idatzitako liburuak oparitzeko.

Iturria: galtzagorri elkartea

Si habéis pensado regalar algún libro en escrito en euskara a vuestros hijos, haciendo clic en el enlace de abajo encontraréis algunas recomendaciones.

Fuente: Galtzagorri elkartea

Liburu gomendagarriak

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun