UDA 2013

Ekainaren 30a irakasleontzat egun zoriontsua izaten da. Oporrak! Sekulako abiadan joaten dira, ordea; ohartzerako irailaren hasieran murgiltzen gara eta patxadan emandako une horien oroimena ezabatzen joaten da uda orain dela 10 urte bukatu izan baliz bezala. Hori gerta ez dadin bi argazki hauek ekarri nahi izan ditugu. Irakurzaletasuna kutsakorra den zerbait ere badela diotenek badute arrazoi puntu bat. Hondartza batean hasi zen Gironan emandako aste hartan gertatutakoa: hondartzan bertan liburutegia! Gure gaztetxoak hurbildu eta bizpahiru egunez han ibili ziren jo ta ke liburutegi hartatik hartutakoak leitzen. “Si Mahoma no va a la montaña …”

20130712243 20130710242

 

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Ipuin bat kontatu? Orain?

“Nire seme-alabari ez dizkiot ipuinak kontatzen narratzaile txarra naizelako”.
“Ipuinak irakurtzerakoan trabatu egiten naiz, horregatik ez dut semeari irakurtzeko ohiturarik”.
Honelakoak entzun izan ditut gure alaba jostetan ibiltzen den plazan. Eta egoera hori aldatzeko, zer egiten duzu?” Inoiz egitera ausartu ez naizen galdera nire buruan bueltaka. Ziur nago gure printze eta printzesa txikiek kalitatearen ditxosozko Q hori ez diotela jartzen ahozkotasunari, irakurketaren erritmo egokiari edota enfatizazioari; aitatxorekin edo amatxorekin (eta zergatik ez biekin) eskaintzen ahal diegun goxotasun une horri, fantasiaren ateak zabaltzeari, maitasuna eta babesa ematen dien pertsonari pega pega eginda egoteari, ongi sentitzeari ematen diote garrantzia zalantzarik gabe.
Aitzakiarik ez, hortaz. Ah! Ipuinak kontatzen eta irakurtzen, dena bezala, ari arian ikasi egiten da.Gauzak horrela, Internetak eskaintzen dituen blogerako  aukerez baliatzea ez dago gaizki, arestian aipatutako guztiak aintzat hartzen baditugu. Hona hemen hortaz, euskaraz ipuinak entzuteko hainbat web orri:
http://www.etxegiroan.com/ 
“ Mimo eta maitasun handia darien lanak egiten ditugu etxeko estudioan.
Narrazio laburrak, poemak, liburuen pasarteak eta haurrentzako ipuinak grabatu eta editatzen ditugu, musikaz batera.
Gure gustuko testua aukeratu, mamurtu eta hots bihurtu. Ondoren, ipuina musikatu, ahotsa emeki ‘labekatu’ eta hori guztia zuen bihotz-belarrien gozamenerako gauza bilakatu.”

http://www.solasegitekoipuinak.net/audio-liburu/menu.html
“Web honetan aurkituko duzue Nazio Batuen Batzar Nagusiak Umeen Eskubideei buruzko Konbentzioan onartu zen testuarekin loturik dauden 10 ipuin. Ipuin hauek “Solas egiteko Ipuinak” deritzon ipuin bildumaren parte dira.
Web honek bi berezitasun ditu. Bata audio-liburu formatuan eginda dagoela da, hau da, ipuinak irakurri eta aldi berean entzutea posible da. Eta beste berezitasuna euskaraz soilik eginda dagoela da. Hau neska-mutilek euskaraz irakurtzeko eta euskara entzuteko aukera ematen die hizkuntza era dibertigarrian ikasteko”

http://www.childtopia.com/index.php?module=home&func=coce&newlang=eus
“Childtopia 2004ko irailean sortu zen etxeko txikienentzat jolaserako eta hezkuntzara bideratutako jolasak eskaintzeko asmoz. Haien eskuragarri jartzen ditugun material guztiak eskolako lana eta familia inguruaren lana indartzen duten irizpide psikopedagogikoekin eginak daude. …”

http://vimeo.com/album/195440
Ipuin Bilduma sarean.

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

LIBURUTEGIKO HELDUEN TXOKOA

Kaixo guztioi:

Liburutegiko Lan Taldean lanean jarraitzen dugu, eta oraingoan, “Helduen Txokoa” sortu dugu eskolako Liburutegian, zuetako aunitzek emandako liburuekin. Txoko honetan gaztelaniazko zein euskarazko liburuak aurkituko dituzue. Hilabete pilo bat eman dugu liburu guzti horiek katalogatzen, baina azkenean lortu dugu.

Orain zuen esku daude. Badakizue arratsaldetan Liburutegia 5ak arte idekia egoten dela, bai ikasleentzat eta baita gurasoentzat ere. Familia bakoitzarentzat karneta prestatu dugu, eta nahi izanez gero liburuak maileguan har ditzakezue.

Anima zaitezte eta hurbildu Liburutegira.

Liburutegiko Lan Taldea

Hola a todos y a todas:

En la Biblioteca de la escuela hemos abierto recientemente un “txoko” con lecturas dirigidas a adultos con libros en euskara y castellano. Esto ha sido posible gracias a las donaciones que hemos recibido por parte tanto de padres/madres como de profesores/as. Aunque nos ha llevado bastante tiempo catalogarlos todos, finalmente ya están a vuestra disposición.

Como sabéis, ampliamos el horario de apertura hasta las 5, tanto para alumnos/as como para las familias. Hemos preparado también unos carnets familiares para que podáis llevaros los libros en préstamo.

Ahora lo que falta es que os animéis y os acerquéis por la Biblioteca

El Grupo de Trabajo de la Biblioteca

P1050037

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Ilegalak?

Agur t’erdi  denoi.

Aste Santuko oporrak gai gainean ditugun honetan,  Ricardo Baroja Eskolako Liburutegiko Lan Taldetik egun onak eta zoriontsuak pasatzeko opa nahi dizuegu. Oporren bueltarako baditugu proposamen zenbait martxan: Liburuaren Eguna  eta Xirimiri aldizkaria. Azken honetako aurtengo leloa San Miguel Zubia eta Bidasoa izango da. Honez gero,  martxan jarri dugu laster,  LOMCE indarrean jartzen denean, “ilegalak” izango diren zenbait ekimen:

  1. Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. ziklokoen marrazkiak erakusgai jarri ditugu Xirimiri aldizkariko portada aukeratzeko; laster, ezarri nahi den ebaluazio sistemarekin, ikasleek bere mailakoekin soilik “lehiatu” ahal izango dute; jokabidea “ikasle onen” aldekoa izango da “ikasle txarrak” baztertuz.
  2. Gaia Euskal Herriko herri txiki batean bizi diren umeen ikuspegitik tratatuko dugu;  laster, gaztelania enborreko ikasgaitzat hartu beharko dugunez, hau eta hau bezalako beste gai batzuk, tratatzekotan gaztelera hutsez egin beharko dugu.
  3. Erreportaiak eta iritzi artikuluak landuko ditugu; laster, ezarriko diguten zuzendaritza hierarkiko eta piramidalaren pean  gai hauek garatu ahal izatea edo ez geldituko denez, seguraski  kanpo probetan baliogarriak diren jarduerak bakarrik baimenduak izango dira.
  4. Ikasleek gehien gustatu zaien marrazkia bozkatuko dute ekintza demokratikoak garrantzitsuak baitira gurean; laster, oinarria neoliberalismoa duen LOMCE legean, ikastetxeen eta ikasleen arteko lehia areagotuko du helburu bakarrarekin: langile malguak eta merkeak sortu gizarte indibidualista eta kohesio gabeko batean.
  5. Ekintza demokratikoa denez, DENEK bozka eman dezakete; laster, bi edo hiru lehiaketa mota antolatu beharko ditugu LOMCEren eredua ez inklusiboa,  segregatzailea eta klasista delako.
  6. Xirimiriko portada bozkatu egingo dugu xede garbi batekin: ikasle guztien arteko proiektu global bat aurrera eramateko, bakoitzak, edozein delarik ere, bere ekarpenak egin ahal izateko; laster, edukiak bakarrik hartuko dira kontutan (HEZKUNTZA PASIBOA) gaitasunen garapena erabat baztertuz.

Harira itzuliz, aurtengo Xirimiria monografikoa izatea erabaki dugu. Orain dela 200 urte San Miguel zubiaren inguruan gertatutakoak gogora  ekarriko dugu beti ere, gure haurren (DENEN) ikuspegia oinarria hartuta eta errespetatuz, laster ilegalak izan arren.

P1050032 P1050035

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

PDIak: GOI MAILAKO ARIKETA INTELEKTUALA?

Proiektu Dokumenpompeyaintrotal Integratua: “Erromako Hiri Galdua”.
Azken bolada honetan, seigarren mailakoak sotoan gora eta behera ibili garela somatuko zenuten. Izan ere, “proiektu” batean murgildurik ibili gara. Orain, bukatu denean, hausnarketa egiteko tenorea iritsi da. Curriculuma, Konpetentziak, Edukiak, Metodologia Aktiboak, Portfolioak … Adituen ustetan, honela lan egiteak ikasleengan “goi mailako ariketa intelektualak” garatzea suposatzen omen du. Beste batzuentzat, berriz, zalapartak, lasterka ibiltzea, irriak, oihuak … denbora galtzea besterik ez da. Ikusi, ikusi argazkiak!! Horietan nabaritu daiteke ikasleen begi distira: ni horiexekin gelditzen naiz.

ARGAZKIAK

 

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

PDIak: GOI MAILAKO ARIKETA INTELEKTUALA?

Proiektu Dokumental Integratua: “Erromako Hiri Galdua”.
Azken bolada honetan, seigarren mailakoak sotoan gora eta behera ibili garela somatuko zenuten. Izan ere, “proiektu” batean murgildurik ibili gara. Orain, bukatu denean, hausnarketa egiteko tenorea iritsi da. Curriculuma, Konpetentziak, Edukiak, Metodologia Aktiboak, Portfolioak … Adituen ustetan, honela lan egiteak ikasleengan “goi mailako ariketa intelektualak” garatzea suposatzen omen du. Beste batzuentzat, berriz, zalapartak, lasterka ibiltzea, irriak, ohiuak … denbora galtzea besterik ez da. Ikusi, ikusi argazkiak!! Horietan nabaritu daiteke ikasleen begi diztira: ni hoiexekin gelditzen naiz.

ARGAZKIAK

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Cartas a …

El trimestre está finalizando y los alumnos/as de 5º curso empiezan a mostrar los frutos del trabajo realizado. En este caso, una serie de cartas dirigidas a personas de mayor o menor relevancia y que de forma sencilla, muestran que,  además de cómo se realizan las cartas, la lectura semanal  en grupo de diferentes periódicos, ayuda a conocer a estos personajes y a los problemas de orden socio-político-deportivo con los que algunos están relacionados.

Ohiane le ha escrito Yolanda Barcina

Jeimy le ha escrito a Barack Obama

Ekhi le ha escrito a Angela Merkel

Lizar le ha escrito a Iñigo Urkullu

Jon le ha escrito a Benjamín Netanyahu

Eneritz le ha escrito a Mariano Rajoy

Abel le ha escrito a Patxi López

Asier le ha escrito a Jose Ignacio Sánchez Asiaín (Kutxa Bank)

Kattalin le ha escrito a Jose Antonio Asiaín (CAN)

Juliana le ha escrito a Mourinho.

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Liburuzainak

Agur terdi Ricardo Barojako hezkuntz komunitate hau osatzen dugun guztioi.
Azken bolada honetan liburutegiko lan taldean aritzen garen irakasleok liburutegiko lan ilunetan murgilduta gaude: katalogazioa.
Zorionez, egin genuen deialdiari erantzunez, etxean ditugun eta erabiltzen ez ditugun liburu horiek, hainbatek eskolara ekarri dituzue. Eskerrik asko! Liburu andana hori gure liburutegiaren parte bihurtu da honez gero, horregatik eman behar diegu identifikazioa, gure izen abizen berezi horiek, Sailkapen Hamartar Unibertsalaren araberakoa, jakina. Lan horietan murgilduta, aintzinako liburuzainen lan izkutua etortzen zait burura: lan metodikoa, paper usaina, liburu azalen lehuntasuna, irudimenezko munduak eta garaiak, … euskarri informatikoak sekula izango ez dituen horiek. Ez da nire asmoa ebook, netbook eta holakoen kontra aritzea. Horiek guztiek, eta etorriko direnek, informazioaren eta literaturaren “demokratizazioa” delakoan aurrera pausua suposatu dute. Goraipatu nahi izan dut mendeetan liburuzainek egin duten lan isila, gutxitan eskertua. Horregatik, eskolako liburutegi txiki honetatik omenaldi xume ta eskertua: MILA ESKER!

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

ETXEAN NAHI EZ DITUZUEN LIBURUTEGIKO MATERIALA / MATERIAL PARA LA BIBLIOTECA QUE TENGAIS EN CASA

Kaixo:

Mezu honen bidez gogoratu nahi dizuegu, etxean pilatuta eta erabiltzen ez dituzuen liburuak, CDak eta DVDak izanez gero, eskolako liburutegian pozik hartuko ditugula. Berdin zaigu, haurrendako edo helduendako izan; berdin zaigu zein hizkuntzatan dauden ere (euskara, gaztelania, ingelesa…). Horrelakorik baldin baduzue, eskolara bidali eta gu arduratuko gara beraietaz.

Eskerrik asko.

Liburutegiko Lan Taldea

 

Hola a todos/as:

Mediante este mensaje os queremos recordar, que la biblioteca de la escuela estaría encantada de recoger todos aquellos libros, CDs y DVDs que tengáis apilados y sin utilizar en vuestras casas. Nos da igual si  son para niños o para adultos y nos da igual también el idioma en el que estén (euskara, castellano, inglés). Si os queréis desprender de algún material de este tipo, la escuela estará dispuesta a hacerse cargo de ellos.

Muchas gracias

El Grupo de Trabajo de la Biblioteca

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

IKASTURTE BERRIA.

Kaixo denori

Ikasturtearen aurreneko asteak joan dira eta Liburutegiko Lan Taldean motorrak berotzen hasiak gara honez gero. Kostatu zaigu liburutegiko blogarekin hastea, baina horrek ez du erran nahi erabat geldirik egon garenik: batetik karneta berriak egiteari eta hirugarren mailakoenak berritzeari ekin diogu; bestetik, antolaketarako bilerekin hasiak gara eta dokumentazioa eta lan burokratikoak aski aurreratu ditugu. Eskertu beharrean gaude ezinbestean, egindako deialdiari zenbait guraso eman dioten erantzunagatik; hoiei esker, laguntza ikaragarria izango dugu ikasturte honetan ere liburutegia eskolaz kanpoko orduetan zabalduta eta dokumentuak ordenatuta mantentzen. ESKERRIK ASKO BIHOTZEZ!!

Ezin aipatu gabe utzi aurten izango dugun berrikuntza bat: mailegu familiarra. Hauen bidez, familiako edozeinek gure fondoetako edozein dokumentu hartu ahal izanen du eta liburutegia familientzat irekia egonen da ere.

Azkenik, gogoratu iazko ikasturtetik helduen literatur txokoa martxan dagoela eta irakurgai interesgarri zenbait aurki daitezkeela.

Ongi etorriak gure blogera eta barkatu lehenengo sarrera hau horren berandu egiteagatik.

Besarkada literarioak!

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun